Irakaslearen rol aldaketa

2003-07-01

“Objektua egin izan banindute objektiboa izango nintzatekeen, baina subjektua egin ninduten”. BERGAMIN, Jose.

 
 

Irakaskuntzan edozein proiektu bere konplexutasunean aurrera eramateko talde lana, taldeen sormena, ezinbestekoa da. Baina horretarako eta lehenago, subjektu bakoitzaren sormena, norberaren lan pertsonala ezinbestekoa da gero taldea eduki funtzionalez hornitzeko. Talde operatiboak (zeregin baten inguruan sortzen direnak) osatzen duten subjektuen ekarpenetan oinarritu behar dira: taldeak, taldea izateagatik soilik ez du ezer eraikitzen, nahiz eta gero, norberak ekartzen diona gainditu eta hedatu. Hau da bere balioa: taldea subjektuen parte-hartze aktibotik jaiotzen da eta ondoren hazi egiten da guztion probetxurako. Baina ekarpenik egiten ez duenak ezin izango du ezer jaso, ez baitu bere egin proiektu komunitarioa.

Horregatik uste dugu ikasgai magistralek ez dutela balio: norberaren ekimena, gozamena, sormena, eraikitzeko aukera eta ahalmenak ezabatzen dituztelako. Baita lanaren gogobetetzea eta plazera. Sorpresek teknikoaren zalantza baretzen dute, baina azken finean, pentsamendu mekaniko eta metodologikoa da bultzatzen dena eta hortaz, errezeta sinplifikagarriak eta itxiak, esku-hartze zurruna, analisiaren falta eta egoera berriei erantzun eza sortzen da. Hori ez da zientzia ikasteko modua, erantzun berriak bilatzeko bidea itxita geratzen baita, eta zientzia galderen aurrean hazten da. Gu giza zientziareen osagarriak eta sortzaileak gara egunero errealitatearen, benetako errealitatearen aurrean kokatuta eta murgilduta gaudelako. Ikastetxe bakoitza, maisu-maistra bakoitza mugimendu horren partaide, protagonista eta etekina da, eta horretarako gure analisi eta esku-hartze estilo propioa garatu behar dugu.
Eta horretan datza lanaren gozamena eta plazerra: gure bilaketak ematen digun gogobetetzea eta zerbait propioa eraikitzen ari garenen ziurtasuna. Testu berri batek beti gure mugen aurrean jarriko gaitu, baina lantzeak, borrokatzeak, kontzeptu bat ulertu eta kokatu dugula jakiteak eta batzuetan zailak diren bideak jorratzeak merezi duela erakusten digu. Gauza berbera eguneroko lanarekin. Are gehiago ikasi eta ulertu dugun hori gure eguneroko praktikan onartzen dugula ohartzen garenean, eta gainera, gure praktika horren aurrean lasaiago eta operatiboago egoteko balio digunean.

Gure proposamena:

1. Harreman pedagogikoa aztertzeko gune bat sortzea:
1. 2. Zirkuitu komunikatiboa.
2. Interakzio eta harreman pedagogikoarekiko estrategiak bilatzea, aztertzea eta baliozkotzea eskolako praktikan operatiboak izan daitezen.
3. Aniztasunaren ikuspuntutik, taldetan sortzen diren hainbat arazo eta egoera gatazkatsuri irtenbideak bilatzea.

Edukiak

- Nola definitu testuinguru egokiak?
- Nola egituratu eta zehaztu testuingurua?
- Nola eragotzi testuinguruen nahasketa?
- Nola bereiztu zein diren esku-hartze egokiak?
- Nola kokatu behaketarako jarrera egokian?
* Mobilizaziotik partaidetzara : esku-harmen guztiek bere balioa dute modu egokian kokatuak/ulertuak baldin badira. Taldean ez daude batzuk liluratzeko eta beste batzuk liluratuak izateko, batzuek hitz egiteko eta besteak entzuteko.
* Diferentzia kontuan hartu : norberak duen onena eskain dezake, norberak ikusten duen moduan azaldu behar du, norberak markatzen duen erritmoarekin. Ez gara ez-berdingabetasunaz oinarritzen: denok abiadura berdina...
* Mutualitatea : bestea ikustea/onartzea. Subjektuen arteko aliantzak sortzeko beharrezkoak diren ezaugarriak kontuan hartu eta praktikan jarri ,eta ez norgehiagokan ibili lekua konkistatzeko.
* Desnaturalizatzea : bigarren adierazlea agerraraztea. Gauzak ez dira diruditen bezalakoak eta gure lanean naturalizatzeko jarrera ugari aurkitzen dugu. Naturalizatzeak antsietatea gutxitzen du, baina ez du subjektuaren edo taldearen arazoa konpontzen.